XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Coulomben legearen balioa, elektrostatikan kokatzen da; hau da, kargek geldiunean egon behar dute behatzailearen erreferentzi sistemarekiko, edo lehen-lehenengo hurbilketaz, higitzekotan, oso abiadura txikiaz egin beharko lukete argiarenarekin alderaturik.

3) Coulomben legea erabat zuzena izan dadin, kargek puntualak izan behar dute.

Begi-bistakoa denez, lege hau interakzio grabitazionalaren gaian aurkitu genuenaren antzekoa da.

Han, ondoko hau aurkitu genuen: .

Sakonkiago aztertuko ez badugu ere, bi lege hauen arteko paralelismoa guztiz argi agertzen zaigu.

Coulomben legearen adierazpenean, Ke eta q direlakoak determinatzeke geratu zaizkigu.

Honetaz baliaturik, bietariko bati balio bat ematen badiogu, bestea zuzenean aurki dezakegu; alegia, bata finkatuta bestea erabat determinaturik geratzen da.

Azken batez, honek unitate-modu bat definitzera garamatza.

Arrazoi historikoengatik, Ke konstanteari 10-7 c2 balioa ematen zaio, non c delakoa argiak hutsean duen abiadura den.

Guzti hau dela eta, hauxe idatz dezakegu: non C delakoa karga-unitatea adierazteko darabilgun ikurra den.

Ke-ren dimentsioak hauexek dira Nazioarteko Sisteman: .

Lehentxeago aipatu dugunez, behin Ke finkatuz q ere finkatuta geratzen da.

Honetaz, q delakoaren unitatea definitzeko balia gaitezke, berau Coulomb izenaz ezagutzen eta C letraren bidez adierazten dugularik.

Hauxe da, hain zuzen, Coulomb unitatearen definizioa: Coulomb karga-unitatea, hutsean beste karga berdin batetik metro batera jarrita elkarren artean 8,9874.109 N-eko aldaratze-indarra sortzen duena da.